XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BANGLADEX 1971-ko abenduan askatasuna lortu zutenetik, lehen aldiz ekainaren 7-an bozkak izan dira Bangladexen.

Bozka hauetan irtengo dena orain bi urte ta erdi Pakistanenpean ziren denboretan egindako bezelatsu izanen da.

Garaipena ardietsi den arren, bengalako lehen ministroak ba du zenbat buruhauste; Ekonomia gerlak lurreratu du, eta egoera triste hontan segitzen du.

Janariak urrin dira, nahiz bide batez zuzendariak aiserian bizi diren.

Laborariak berriz, zorretan leporaino sartuak dira, haien kontura bizi dira laborantzako aberats-espekuladoreak; bestalde, batez ere lur zati baten jabe ez diren horiek, jauntxo horiengandik jasotzen dute bizitzeko dirua, eta gero, hartutako diru hori hiru aldiz haunditu itzuli behar!.

Lanik gabe diren laborari horiek, lanerako adinean direnetarik % 30 egiten dute.

Edukazioko sistemak, klasikoa baita Indiakoa bezala, xomaxtar edukatuak sortzen ditu, eta ez du moldatzen laborantza aintzinatuko duen gazte presturik.

Bainan Bangladex-eko Errepublika Herritarran, sozial hartu-emanak, oraingoz, batzuen zerbitzuko dira bakarrik, Politika klasea hirietako burgesia eskolatutik eta laborari-herri handietarik sortua da batez ere, Bangladex feudal eran gobernatua da, eta bertako buruzagia, Rahaman Jauna, Jainko bat bezala daukate.

Horrengatik, nahiz Asanblea Nazional-ean kasi denak bere alderdikoak izan, erregimena (gizon bakar batek gidatzen duenez, eta honez kanpo erabakirik ezin har daitekeanez gero), erregimena, beraz, biziki ahula aurkitzen da.

Bainan lehen Pakistarren eskuetan ziren fabrikak nazionalizatze neurriarekin, Estaduaren Kapitalisma sortu da, eta erregimen moderatu honek, sozialista dela errateko aukera ematen dio.

Bengalako Estaduaren lau pilaretako bat, sozialismoa omen da.

Komunista alderdiak eta arras-ezkerrekoak... aintzineko historioetan ezkertiarrak pertsegituak dira.

Arras-ezkerreko ziren lau kazeta debekatuak izan dira.

Oposizionea, errepresionearen bildur da.